Osasunaren esparruan, ULMA diagnosirako eta datuen analisirako adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzen ditu arreta medikoaren kalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Era berean, azpiegitura digitalak eta gailu medikoak eskaintzen ditugu, gure bezeroen beharrei erantzuna emateko.
UMI Plataforma da ospitale eta zentro handietara eta zentro txiki eta ertainen beharretara ere egokitzen den web plataforma eskalagarria. Diagnostiko eta jarraipen prozesuen kudeaketa eta optimizazioa ahalbidetzen du datu medikoen analisi eguneratua eta hainbat modalitatetako diagnostikoak egiteko hainbat tresna konbinatzen dituelako.