Ongi Etorri


u-retinal-dfc-1 u-retinal-dfc-2 u-retinal-dfc-3 u-retinal-dfc-4 u-retinal-dfc-5 u-retinal-dfc-6 u-retinal-dfc-7 u-retinal-dfc-8
U-RETINAL DFC
Erretinografo ez-midriatikoa

Begi hondoko irudiak koloretan eta bereizmen handian lortzeko gailu eramangarri ez-midriatikoa. Erretinaren hainbat alterazio eta gaixotasun aztertzeko.

Diagnostiko diferentziala

Koloretako eta bereizmen handiko irudiak berehala hartzeko aukera ematen du 45º-ko ikus eremuarekin. Gailuak ISO 10940:2009 arauaren baldintza guztiak betetzen ditu begiko hondoko kameretarako.

retina-img
u-retinal-dfc-portable

Erabilera erraza & eramangarria

Fokuratze automatikoko sistemari eta Irudi hartze automatikoaren funtzioari esker, gailua modu erraz eta erosoan erabili daiteke. Espezializatu gabeko medikuek ere erabili ahal izango dute. Bere tamaina, diseinu arina eta integratutako bateriak irudiak edonon ateratzeko eramangarritasuna eskaintzen dute.

Irudiaren kalitate kontrola

Kalitate kontroleko modulu bat du integratuta, segundo gutxitan irudiak aztertzeko eta gailuaren pantailan hartutako irudiaren kalitate maila baloratzeko gai dena. Erretinako gaixotasunak diagnostikatzeko prozesuaren eraginkortasuna hobetzen du, kalitate eskasagatik baloratu ezin diren irudien kopurua nabarmen murrizten duelako.

u-retinal-dfc-quality-control
u-retinal-dfc-lenses

3 gailu bakar batean

Beste lente batzuekiko bateragarritasunak moldakortasuna ematen dio gailuari eta gaixotasun oftalmologiko desberdinak diagnostikatzeko erabili daitezkeen beste irudi modalitate batzuk eskuratzeko aukera (aurreko segmentua eta begiko azalera).

Konektagarritasuna

Integratutako WIFI moduluak PC edo beste gailu batekin konektatzea ahalbidetzen du, eta irudiak hari gabe, hau da, tresna edo kable gehigarririk gabe, eta segurtasunez transferitzea ere bai. Datu transferentzia egiteko USB ataka bat ere badu.

u-retinal-dfc-conectivity
u-retinal-dfc-accesories

Osagarriak

Irudiak hartzeko eta tratatzeko hainbat osagarrirekin bateragarria da gailua, lan ingurunean moldagarritasun eta erabilerraztasun handiagoa eskaintzen dutenak.